Maria, korapiloak askatzeko lagun

2023 Mai 15

Santa Maria, korapiloak askatzeko kidea
Santa Maria, Jainkoaren presentziaz betea,
zure bizitzako egun guztietan umiltasunez
Aitaren borondatea onartu zenuena,
eta gaizkiak lortu ez zuena zu bere sareetan  nahastea.

Zure Semearen ondoan jarririk,
xumetasun eta pazientzia osoz,
zailtasunengatik gure bizitzaren mataza
nola askatu adibide ematen diguzuna.

Eta gure ondoan betirako gelditzean,
Ama Gurea, gure bizitza ordenean jarri
eta gehiago sendotzen dizkiguzuna
Jaunarengana eramaten gaituzten loturak.

Santa Maria, Jainkoaren Ama eta Ama Gurea,
Amaren bihotzez askatzen dituzu
gure bizitza oztopatzen duten korapiloak,
zure besoetan jasotzeko eskatzen dizugu,
eta nahasmenetatik libra gaitzazula
zenbaitetan zure loturetatik askatzen garelako.

Zure graziagatik, zure bitartekaritzagatik,
gaitz guztietatik libra gaitzazu, Andre Maria
eta askatu Jainkoarekin bat egitea
eragozten diguten korapiloak,
nahasmen eta akats guztietatik libre,
Jainkoa gauza guztietan aurki dezagun,
eta Beragan izan ditzagun bihotzak jarrita
gure anai-arrebengan zerbitzatzeko.

Amen

Ezezaguna
(Korapilo askatzaile Andre Mariari otoitza)

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude