Jainko Salbatzaile dugu Jainkoa (68. Sa 21.)

2023 Mai 8

Oro har esan dezakegu gizaki batzuk alaiak direla eta besteren batzuk tristeak. Gu, zein taldetan? Badakigu norberaren aiurriak eragin handia daukala psikologia egoera horretan: pesimistak ala optimistak gara? Baina, aiurriak aiurri, sinesmenak zer edo zer moteldu ahal du  geurezkoa zaigun joera hori.

Sinesmenaren bidez, esperimentatzen dugu a) gizakien oinarrian Jainkoa dugula eta, hori dela-eta, b) gure biziera nondik norakoa iradokitzen digula (inspiratzen, errebelatzen, esan ohi genuen oraintsu). Zelako Jainkoa baina? Hortxe koska. Epaile bat?  Aita bat? ZIgortzaile bat? Salbatzaile bat? Nola askatu kezka hori? Arrazoiari zein filosofiari  begira? Ebanjelioari begira? Bioi begira, noski, baina ebanjelioari, batik bat.

Ebanjelioetan ez zaigu erantzun osoa zuzenik azaltzen, zeren, Jainkoren inspiratuta egonik ere,  gizakien adieraren idatzita baitaude. Baina dudarik ez, Jainkoari dagokionez, ebanjelioetan argi-edo geratzen zaigu Jesusek ‘Aita’ren metafora gurago zuela beste metafora guztien gainetik: “Otoiz egitean, esazue: ‘Aita’… (Lk 11, 2)” … eta Jesusen preferentzia hori kontuan hartzekoa zaigu. Eta Jesusek horrela jarraitzen d:u: ”Barkatu gure bekatuak” (Lk 11, 4)… Albert Nolan-ek teologoak esaten zigun ‘Jainkoak zer edo zer berari eskatzeko iradokitzen digunean (baka diezagula, esateko), hori  (hots, guri barkatzea) nahi (desiratzen) duelako dela (Aita errukitsuaren parabola). Jainkoaren gizakiak salbatzeko gogoa determinteagoa eta lehentasunezkoa da, gizakien eskaria baino.

Kristauok, Jainko barkatzaile edo salbatzaile dugu. Baudade Jainkoari buruzko kristau beste marka batzuk (nolabait esatearren, noski): Ahalguztiduna, Errege zien Epaliearena… baina Jesusengan agertzen zaizkigun marka nagusiak: aitatasunaren eta barkazioarenak dira eta, hori dela-eta, kristau esperientzia  horiek nabarmen(ago)du behar ditugu, lehen-lehenik. Ez zait iruditzen hori guti hori kontuan hartu dugunik behar genukeen beste bederen, eta kristautasunaren alde beltzak nabarmendu (nabarmentzen?) ditugu askotan (gehiegitan).

Horrek ez du esan nahi kristau Jainkoa exijentea-edo ez denik. baina ez dira berdinak maitasunaren bizierak eta beldur edo zigorrarenak.  Dilema horretan behin baino gehiagotan kristauok ez gara behar genukeen bezain fin ibili.

Pozik bizi naizela
dinotsudanean,
ez diotsut saminik
ez daukadanikan.

Pozik bizi naizela
dinotsudanean,
itxaro daukadala
dinotsut, ariman.

Itxaro daukadala
saminen gainean,
Ilunpe ta bajuko
Izar bat antzean.

(B. Gandiaga)

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude