Maitzeko Santakurtzak

2023 Mai 1

Santakurtz jai bi dauzkagu Euskal Herrian, bata maiatzaren hirukoa  eta bestea irailaren hamalaukoa. Maiatzekoan, Kristoren Gurutze Santuaren aurkikuntza ospatzen da, eta irailekoan Gurutze Santuaren gorespena. Goazen maiatzekora. Dirudienez, Santa Elena, Constantino erromatar enperadorearen amak aurkitu zuen  Gurutze hori Jerusalemen, mirari bat bitarteko. Aurkikuntza horren ondorioz, Kristoren zurezko gurutze horren zatiak edo relikiak hainbat lekutan gordetzen dira. Euretariko bat nik Santo Toribio de Liebana  Santutegian daukat ikusita. Egia edo ez, horrela gogoratzen da. Denboraren porasuz, jai-ospatze hori gutxitzen joan dan arren, Zeberion, esatarako, jai handia ospatzen izan da, Santa Kurtz ermita ederrean. Gaur ere, egun horretan  elorri zurizko erromatxu batzuk hartzen dira, arrankalatxu bat egin alborik hara eta zotz bat sartu trabesetara gurutzea eginaz. Gero sorta bat egiten da eta estukin modura, sarats azalarekin oboan-oboan lotu, erramu dotorea lortuz. Zertarako? Ba, aiko. Elorri zurizko sorta hori bedeinkatu egiten da  Santa Kurtz eguneko meza nagusian eta gero, hartu elorri zuri bedeinkatuok eta, banan-banan, labrantzako solo bakoitzeko  ertz batean sartu, urtean zehar uzta onak lortzeko.  Sinismenak sinismen, aikor gure herriaren usadio zahar baina polit horren barri, besterik ezean, gure aurrekoen bizibidea ezagutzeko euskal ohituren mundu aberatsean.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude