HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 28

Aldi hartan, juduak eztabaidan ari ziren beren artean: «Nola eman diezaguke honek bere haragia jaten?» Jesusek hau esan zien: «Egi-egiaz diotsuet: Gizonaren Semearen haragia jaten eta haren odola edaten ez baduzue, ez duzue bizirik izango zeuengan. Nire haragia jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta Nik piztuko dut azken egunean. Zeren nire haragia egiazko janari baita eta nire odola egiazko edari. Nire haragia jaten eta nire odola edaten duena niregan dago eta Ni harengan. Bizia den Aitak bidali nau eta Ni Aitari esker bizi naiz; era berean, Ni jaten nauena niri esker biziko da. Hau da zerutik jaitsi den ogia; ez da zuen gurasoek jan zutena bezalakoa, haiek hil egin baitziren. Ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du». Hau guztia Kafarnaumgo sinagogan irakatsi zuen Jesusek.

Joan 6, 52-59.

“Nire haragia jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du”. Halaxe da.

Baina zenbat kostatzen zaigun hau onartzea! Ospatzen dugun eukaristia bakoitzean Jesus bera ematen zaigula janari, bere bizia eskainiz, berarekin bat eginez sineskaitz gertatzen zaigu. Eta debozio bihurtzen dugu, magia bihurtzen dugu, elkartasun bihurtzen dugu… muin muinean eskaintzen zaiguna baztertuz.

Baina horrela biziari uko egiten ari gatzaizkio, eukaristia bere bereaz husten ari gara, Jesusi hesia jartzen ari gatzaizkio. Jesus ez delako debozioa, eukaristian gertatzen dena ez delako ez magia eta ez graziaren objetibazioa; eta senidetasuna eta elkartasuna ez ditugulako guk sortzen.

Nola bizi heldutasunez eukaristia? Jesusi bide emanez, bere Hitzean murgilduz, norberaren bizia bere begi aurrean jarriz, eta geure ezereza aitortuz (“Ni ez naiz inor”). Funtsean, bizia berarengan oinarrituz eta berarengan bilatuz.

Jexus Artola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Nola bizi heldutasunez eukaristia?

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude