HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapenaApirilak 27
Aldi hartan, Jesusek hau esan zion jendeari: «Ezin da inor niregana etorri, bidali nauen Aitak erakartzen ez badu. Eta Neuk piztuko dut azken egunean. Hau dio profeten liburuak: “Jainkoaren ikasle izango dira denak”. Aitari entzun eta hark irakatsia bereganatzen duena niregana dator. Horrek ez du esan nahi inork Aita ikusi duenik; Jainkoarengandik etorri denak bakarrik ikusi du Aita. Egi-egiaz diotsuet: Sinesten duenak betiko bizia du. Neu naiz bizia ematen duen ogia. Zuen gurasoek mana jan zuten basamortuan eta, halere, hil egin ziren. Bestelakoa da zerutik jaisten den ogia; honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko biziko izango du. Eta Nik emango dudan ogia nire haragia da, mundua bizi dadin emana».
Joan 6, 44-51.
Berriro Jesusengan sinestea eta bizia izatea elkar lotuz. Baina gaurkoan zerbait gehiago ere eransten digu: “Ezin da inor niregana etorri, bidali nauen Aitak erakartzen ez badu”. Ezin diogu jarraitu Jesusi. Ezin dugu, ez dago gure esku. Jesusi jarraitzea dohainik ematen zaigu, merezi gabe.
Eta bizi hori jaso duenak badaki bai ez dela edozein janari, eta zerutik jaitsitako manarik gozoena ez zaiola hurbildu ere egiten (zenbat aldiz eskaintzen dizkiguten era guztietako ordezkoak!). Izan ere janari hori Jesus bera da, Bera eman zaigu bere bizia gugan izan dezagun.
Gainditu egiten gaitu hizkera honek? Bai, noski. Jainkoaren bizia bera izatera erakarriak garelako. Eta guztiz gaindituak sentitzen garen arren, bizi hori geure izatearen oinarri bihurtzen zaigu (“Norengana joango gara?”)
Dagoeneko konturatzen hasiak gara sinestea ez dela arrazoi onak izatea, baizik eta Bera gabe galduak gaudela sumatzea?.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
Norengana joango gara?…
Arrazoi onak baino, Bera gabe galduak