Isiltasuna

2023 Api 17

Badirudi, gure gizartean, pertsona askori isiltasunak beldurra ematen diela. Gazteengatik esaten da, baina pertsona helduak ere honetaz ez dira libratzen.

Bizitzan oreka bilatu nahian isiltasunarekin kontaktuan jartzeko desio haundiak dituzten pertsonak ere ez dira falta.

Amberesko Hadewijchen ( XIII. mendeko emakume “begina”) testu baten egokitzapen bat datorkit burura (AURA MÚSICA, Trovadoras del Amor (CD y Cuaderno sobre Beguinas), Madrid, Rock CD, 2019.)

Berak isiltasuna eta  Jainkoaren esperientzia lotzen ditu:

Bilatu zure barruan, isiltasuna
isildu arrazoia, isildu
ez dago hitzik jada, isiltasuna
ez da gehiago sentitu behar, isiltasuna.
 
Horrela egon, beldurrik gabe
basamortuan bezala, beldurrik gabe.
 
Ezin dut ulertu: hau misterioa!
Bilatzen dut eta desira dut eta nire ahoak ezin du adierazi
sakontasunean ikusten duena.
Ezer ez. Ez da ezer.
Zorionekoa amodioa itxaroten dakiena,
dena denagatik emango baitu.
 
Zure intimitatean, isiltasuna.
Zutaz haratago, isiltasuna.
Ireki bihotza, beldurrik gabe.
Entzun bere ahotsa, beldurrik gabe.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude