Jakintzat jotzen ditugun ñabardura txikietan dago gakoa

2023 Api 13

Argiak alaitzen du landarea.

Norbaitek prestatu dizu kikara eta, zeugan pentsatuz, bete dizu gozatuko duzunaz.

Norbaitek pentsatu du gose izango zarela eta sandwichak egin dizkizu eta hozkailuan gorde.

Argiak alaitzen du landarea eta zeugan ondo pentsatzen duten pertsonek alaitzen dizute egunerokotasuna. Zer izango litzateke zutaz egunerokotasun hori ezean?

Norbaitek zeugan maitasunez pentsatzen duela sentitzea da bizitzako oparirik preziatuena; sarri askotan, jakintzat jotzen dena da baina, behin galduta, inon ere erosi ezin dezakezuna.

Argazkian ez dago inor. Hori guztia egin duena absente dago, baina bere maitasuna presente.

Argazkian ez dagoen hori zure bizitzan falta denean, moteldu, zimeldu, agortu egiten zara; absentzia jasanezina zaizu.

Bizitzaren bizipoza jakintzat ematen den eguneroko ñabardura txikietan gozatzen du horretarako sentiberatasuna duenak.

Goiko irudi hori sariduna izan da Deustuko lehiaketan koloredun argazkien sailean. Galdera zen: “Zer da zuretzat ondo bizitzea?”. Irabazlearen erantzuna: “El amor en los pequeños detalles”.

Eta Jainkoa horrelakoxea balitz?

Gure bistatik absente baina presente eguneroko eguzkiaren argitan, landarearen edertasunetik eskegitako oharrean, non irakur dezakezun: gaur zaindu eta elikatu ondo zuretzat neuk prestatutakoaz!   

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Avatar

    Eskerrik asko ñabardurak gogora ekartzeagatik!!! Eta Jainkoa horrelakoxea balitz?

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude