Astindu nazazu

2023 Api 6

Astindu nazazu, Jauna, behin eta berriro. Behar dut.
Erakutsi zaitez beti originala nire aurrean.
Desinstala nazazu nire erosotasunaz eta segurtasunaz.
Gogoratu inoiz ez zaitudala erabat ulertuko.
Lagundu nazazu Zu modu berrietan hartzen.
Erakuts iezadazu zure ekintzari nigan eta besteengan mugarik ez jartzen.
Jakinarazi iristen ari zarenean eta ezagutzen ez zaitudanean.
Bultza nazazu, pixka bat behintzat, etorriko ez zaren lekura begira nagoenean.
Barkatu uste dudanean ezin nauzula harritu.
Agindu zure presentzia salbatzailea izango dudala.
Emadazu zure zain egonez Zu maitatzea.

(Itzulpena: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude