HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

Apirilak 3

Pazkoa baino sei egun lehenago, Jesus Betaniara joan zen; han bizi zen Lazaro, Jesusek hilen artetik piztu zuena. Afaria eskaini zioten; Marta zerbitzatzen ari zen, eta Lazaro Jesusekin mahaian zeudenetariko bat zen. Mariak, nardo jatorrezko kilo erdi bat lurrunusain gozoduna, balio handikoa, harturik, oinak igurtzi zizkion Jesusi, eta bere ile-adatsez xukatu. Etxea lurrin-usainez bete zen. Judas Iskariotek, salduko zuen ikasleak, esan zuen: «Zergatik ez da saldu ukendu hori hirurehun denarioan, eta dirua behartsuei eman?». (Hori esan zuen, ez behartsuak axola zitzaizkiolako, lapurra zelako baizik, eta, diru-poltsa berak zuenez, hara botatzen zutenetik ostu egiten zuelako.). Jesusek esan zion: «Utziozu bakean; nire hilobiratze egunerako egin du hori. Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean; baina Ni ez nauzue betiko izango». Juduetariko asko, Jesus Betanian zegoela jakinik, hara joan zen, Jesusengatik ez ezik, baita hilen artetik piztu zuen Lazaro ikusteagatik ere. Apaizburuek, orduan, Lazaro ere hiltzea erabaki zuten, hura zela-eta herritar askok haiengandik alde egiten baitzuen eta Jesusengan sinesten.

Joan 12, 1-11.

Gaur Pazko kristau handitik sei egunetara gaude. Liturgiak Joanen ebanjelio hau proposatzen digu, eta bertan Jesusez gain lau pertsonaia aurkitzen ditugu. Alde batetik, Maria, Marta eta Lazaro anai arrebak ditugu, hauek Jesusen lagunak dira eta bakoitzak Jesuseganako maitasuna modu ezberdinean erakusten du. Bestalde, Judas Iskarioteren jarrera berezia dugu, Mariak egiten duen opariaren balio ekonomikoari begiratzeko gai baino ez dena, eta horrela gauzen balio ekonomikoaz soilik begiratzen duela erakusten diguna.

Doakotasunaren garrantziaz ohartzeko eguna izan daiteke gaurkoa. Guztiarekin salerosten den eta denak balio ekonomikoa duen mundu honetan, Mariaren doakotasunak bizitzari beste era batera begiratzen irakasten digu. Begirada horrek Jainkoaren doakotasunaz hitz egiten digu, Jainkoak gutako bakoitzari eman digun opariaz hitz egiten digun modu ederra.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Doakotasunaz gogoeta egiteko aukera ematen digu bai, eta baita utilitarismoaren logika osoaz ere. Etzuen Joanek zertan Judasen irudia horrenbeste itxusitu beharrik. Errukia eta solidaritatea eror daitezke utilitarismo zurrunean ere

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.