Zozomikote edo Marti-Kakatsu

2023 Mar 23

Gorbeialdeko pastore bat,  Apirilean sartuz batera Martiari begiratu eta burlazar hasi zitzaion esanez: “ Marti-kakatsu, Marti-kakatsu; Apirilean sartu natzaizu”; esatea lez, ez dizut beldurrik, behin apirileraz gero artaldea eroso ibiliko da erreketatik ere. Horretara, Martia haserretu egin zitzaion eta badiotso Apirilari:

  • Hi, egun bat emango didak?
  • Hobe ez, emango ez diat ba? Zertarako behar duk ba?
  • Aiko, burlazar hasi zaidak Gorbeialdeko pastore harro bat eta harexeri eskarmentu bat emateko.

Ene orduan!  Zeruan hodei-torre zuriak agertu ziren eta apurka-apurka zeru guztia ilundu, inizitu eta trumoi-hotsaz batera. Euria bota ahalean hasi zen, eta esan zitekeen zeruak lurrera erori behar zuela. Ekaitz eta afruntu haretan, ha pastore harroa,  bere ardiak pilatzen hasi zen txistu-hotsean eta ardi-txakurrari axaxa-gedarrez. Baina txabolara joateko erreka bat pasatu behar zuen eta urak handi zetozenez, ardiak guztiak urak eraman zizkion eta denak ito. Hala eta guztiz ere, atzeratxuagotik zetorrenez, aharia geratu zitzaion bizirik eta ha ere ito ez egiteko, sorbaldan hartu zuen. Pastorea bera ere  sartu egin zen errekan baina urak ia okotzeraino zeuzkanean, aharia larritu egin zitzaion eta topeka egin zion pastoreari betondoan eta begi bata gauzeztandu. Pastore harroari kendu zitzaizkion bai, eta ondo kendu ere, berriro  inori harrokeriaz adarra jotzen ibiltzeko gogoak.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude