Afektibitatea Espirituaren argitan bizi

2023 Mar 16

Inoiz gertatu al zaizu pelikula bat ikusi ondoren gorputz txarraz geratzea?

Erreakzio desberdinak izan ditzakegu honen aurrean:

Adibidez, zera esan dezaket: Ai ene, bortxaketei eta gerrei buruz entzun dudan guztiaren ondoren, izugarrizko izerdi hotza sortzen zait; gaur gauean ezin izango dut lorik egin, zerbait txarra gertatuko zaidala amets egingo baitut.

Edo besterik ere esan dezaket: horrelako filmak ikusten ditudanean, sekulako pena hartzen dut: jende gaixoa, eta pentsatu ezin dudala ezer egin haien alde!, baina egun batzuetan barne-zurrunga handiaz geratzen naiz.

Horrela ere erantzun dezaket: berriro ere horrek hunkitu egin nau, testigantza horien aurrean hitzik gabe geratzen naiz. Nire fede elkarteari planteatuko diot nola adieraz dezakegun  egoera horrekiko gure solidaritza. Jainkoaren gogokoenak hauek dira!

Jainkoaren argitan bizi nahi badugu, dizernimendurako osagai garrantzitsu bat dugu: Zeri daude atxikiak nire afektuak? Zein garrantzitsua den gure barnean mugitzen den afektibitatea ezagutu, sakondu eta erabaki egokiak hartzea! Espirituari obeditu nahi badiogu, eguneroko bizitzan erne egon behar dugu gure barnean sentitzen dugunaz ohartu eta erabaki egokiak hartzeko.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude