Beste Bake baterako otoitza

2023 Mar 13

Jauna, emaidazu alda ezin dudan jendea
onartzeko sosegua,
alegia, ia guztiak,
argi baitago ez naizela Zu.
Nik dakidala behintzat.

Eta horretan zaudenez, Jauna,
eman, mesedez, adorea
niregan aldatu behar dudana aldatzeko.
Hori pila bat da. Esandakoa,
ez bainaiz Zu, beraz, ez naiz akatsik gabea.
Hobe dut neure burua aldatzea, eta horretan tematu,
besteak aldatzeaz kezkatzea baino.
Lehen esan dudan bezala, oroituko duzu,
ezin ditut aldatu eta.

Azkenik, emaidazu isiltzen jakiteko zuhurtzia
guztietan argiena naizela,
besteek zer esaten ari diren ez dakitela,
edota erantzun guztiak nik neuk bakarrik dakizkidala
uste dudanean.
Funtsean, Jauna,
emaidazu jakinduria
Zu ez naizela oroitzeko.

Hala bedi,

(Itzulpena: Aloña eta Idoia Braceras)

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude