Zoriontasunaren zama

2023 Mar 9

“Zer da zuretzat ondo bizitzea?” galderari lotuta, argazki lehiaketa bat antolatu du Deustoko Unibertsitateak.

Zuri-beltzezko bertsioan, Alberto Estefaniaren argazkia izan da irabazlea. Espainieraz dago titulua: “Buen vivir…¿para todas la personas?”

Ondo bizi nahi dugu eta bilaketa horretan inbertitzen dugu gure bizitzaren kapitala.

Ondo bizitzeko hartzen ditugun erabakien motibazioak eta motibazio horien erro inkontzienteak propagadan islatzen dira disimulurik gabe. Iragarkiek geuk baino hobeto ezagutzen dute gure inkontzientea (pertsonala eta kolektiboa). Coca-Colak badaki bizitzak badituela alde argiak, politak, oso desiragarriak, eguneroko zama eta iluntasunak arintzen dituztenak. Coca-Cola edari bat ez ezik, ondo bizitzeko jarrera bat ere bada: baikortasunez begiratzea. Behar duzun bakarra (hitz magikoa) erosahalmena da.

Helburu guztiz desiragarria da eta, aldi berean, zapaltzailea, gure desirak bete nahi izatea diruaren eta boterearen erregaia baita. Kontsumoaren zirkuito magikoan parte hartu ezin dutenak, berriz, gure desirek zapalduta geratzen dira (gure desiren ispilua den) iragarkiaren azpian.  

Azkenean, ez dira zoriontsu, ez Coca-Colaren bitartez desirak asetzea bilatzen dugunok ezta Coca-Colaren zoriontasuna erosi ezin dutenak ere.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude