Jakina, kantatzeko testua da (azken bertsoak ondo adierazten digun bezala); hortaz, kuadrillan elkartzeko abagunea, etxez etxe eskean joateko aitzakia eta, bide batez, inguru (sare) soziala girotzeko, alaitzeko eta auzo-harremanak sendotzeko bide herrikoia.
Bertso-saila baino lehenagoko ohar argigarrian, idazle ezezagunak seinalatzen digun bezala, idazki horrek ikasbidea izan nahi du; katekesi bat da, alegia.
Hiru kontuk ematen didate atentzioa Jabierrek iruzkindutako testuan.
Egileak ez zion inportantziarik eman bere buruari, ez baitzigun bere izenaren berri eman; nitasunaren gaurko gure kulturarekin kontraste nabarian, inportanteena partekatzea da, elkarrekin koru egitea.
Hiztegi sinkretikoz idatzita dago. Batetik, oso hitz herrikoiak agertzen dira eta, aldi berean, esapide jasoak, landuak, baita hiztegi teologikoa ere (ausarta zenbaitetan); baina, edozein kasutan, herriak ondo ulertzeko testua.
Beste hainbat bertso-sail bezala, herri xumearen kulturan txertatuta, herriaren oroimenean geratzeko oso aproposa.
Antza denez, gaur egun ez gara gai horrelakoak egiteko, ala bai?
Webgune hau saio emankor izango ahal da!
Honako hau diozu: Beste hainbat bertso-sail bezala, herri xumearen kulturan txertatuta,….
Eta galdera piztu zait, webgune hau zer kulturatan dago txertatuta? Zer kulturatan txertatu behar da saio emankor izateko?
Eskerrik asko, Luzio, beti ere zer pentsatu eskaintzen diguzulako.