HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Otsailak 15
Aldi hartan, Jesus eta ikasleak Betsaidara iritsi ziren, eta itsu bat ekarri zioten, uki zezala eskatuz. Jesusek itsuari eskutik heldu eta herritik kanpora atera zuen. Begiak listuz igurtzi ondoren, eskuak gainean ezarri zizkion eta galdetu: «Ikusten al duzu ezer?» Hark begiratu eta esan zuen: «Gizonak-edo nabari ditut: zuhaitzak dirudite, baina ibili dabiltza». Orduan, berriro eskuak ezarri zizkion begietan eta argi ikusten hasi zen gizona; sendaturik gelditu zen, guztia garbi-garbi ikusten zuela. Jesusek etxera bidali zuen, herrian sartu ere ez egiteko aginduz.
Markos 8, 22-26.
Jesusek, Munduko Argiak, itsutasunetik ateratzen gaitu. Prozesu luzea da, piskanakakoa, urratsak eta etapak eskatzen dituena, gaurko kontakizunaren sendatze-prozesuak erakusten digun bezala. Bizitza-prozesu honetan, beharrezkoa da Jesusekin irautea eta hark gu ukituak izateari uztea.
Baina garrantzitsua da zera ulertzea, Ebanjelioren ikuspegitik ikusten ikasteko, “mundutik” irtetea beharrezkoa dela, itsuak sendatua izateko herritik irten behar izan zuen bezala, eta, behin sendatuta, herrira itzuli behar ez dela. Ebanjelioaren arabera, ikusmena berreskuratzeak, funtsean, munduaren ohiko balioekiko arrozte-prozesu bat dakar; itsutasunaren egoeratik benetako argitara eramaten gaituen prozesu bat, alegia. Horregatik, Joanen Ebanjelioan, Jesusek dio bere Erresuma ez dela mundu honetakoa. Kristau logika eta mundukoa guztiz ezberdinak dira. Ebanjelioaren legea erabat bestelakoa da.
Kristoren aurrean eskatu munduaren itsutasunetik sendatua izateko eta ikusmena berreskuratzeko.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments