HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Otsailak 13
Aldi hartan, fariseuak etorri eta Jesusekin eztabaidan hasi ziren. Jainkoagandiko seinale bat eskatzen zioten azpikeriaz. Jesusek, barrutik hasperen eginez, esan zien: «Zer dela-eta ari da gizaldi hau seinale eske? Benetan diotsuet: Gizaldi honi ez zaio seinalerik emango». Eta, haiek utzirik, berriro txalupara igo eta bestaldera abiatu zen.
Markos 8, 11-13.
Jainkoarengandik datorrena eta ez datorrena ezagutzea ez da mirakuluzko seinale edo aparteko gertakarien kontua. Hemen seinale bat eskatzen duten Jesusen aurkariek, beste batean, seinale horiek deabruaren egintzatzat hartu zuten (ik. Mt 12,24). Egiteek, baita harrigarrienek ere, interpretazio desberdinak onartzen dituzte eta Jainkoarengandik datorrena eta ez datorrena ulertzea zintzotasunetik eta asmoen zuzentasunetik egindako bereizketa moral fin bati lotuta dago. Oinarri horretatik bakarrik antzeman daiteke zer den ona eta benetan gizatiarra. Eta oinarri hori gabe, Jesusek gu abandonatu eta beste norabait joatea besterik ezin dugu espero.
Kristoren aurrean erregu egiten dut ikas dezadan ez seinalerik eskatzen, bereizketa moral fina ahalbideratzen duen bihotz zuzena, zintzoa eta ona baizik.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
Bihotz zuzena, zintzoa eta ona baizik…