Kandelario lario

2023 Ots 9

Otsailaren hasierako santorala garrantzitsua izan da. Kandelario eguna otsailaren 2an ospatzen dugu eta gaur egun indarra galdu arren, lehenago jai handia eta polita zen gure herrietan.  Elektrizitatea asmatu aurretik, besteak beste, kandela-argia erabilten zen iluntasuna argitzeko. Kandela baten osagaiak, metxa eta argizaria dira. Argizaria  erleen abaietarik harakoa izaten zen eta hortik lehenengotako kandelen ezti-kolore horizka. Geroagora, beharrizanen porasuz, beste osagai  batzuekin egiten hasi ziren kandelak, animalien gantz edo koipearekin eta gaur osagai kimikoekin. Kandelen euskarriak era askotakoak izan dira eta badira gaur ere. Zaharrena, zur landuzko argizaiola izan dugu bere kandela mehe eta horia oboan batuta. Jakina, kandela biztuak, kandelanegarra dariola egoten dira euskarria zikinduz. Geroago, metalezko euskarri erosoagoak agertu ziren, batez ere eleizetan, altare, erretablo eta sepulturetan, besteak beste. Kandelario egunean eleizan bedeinkatzen ziren kandelak, eleizan bertan erabilteko edo eta bizitzako edozein egoera arriskutsutik babesteko. Erremedio hau zientziaz kanpokoa izan arren oso zabaldurik egon da gure herrietan, edozein arriskutik babesteko. Egun hau, esaera eta abesti bidez ere ezagutzen  dugu: “ Kandelarioz  epel baino otsoa ardi artean hobe” “ Kandelario-lario /(h)atxari ura dario / makatzari madari / eutsi Peru (h)ankari ”.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.