HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urtarrilak 29
Aldi hartan, jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak inguratu zitzaizkion. Orduan, honela hasi zitzaien irakasten: «Zorionekoak gogoz behartsu direnak, berena baitute Jainkoaren erreinua. Zorionekoak atsekabetuak, beraiek baititu Jainkoak kontsolatuko. Zorionekoak apalak, beraiek izango baitute agindutako lurra ondare. Zorionekoak zuzentasunaren gose eta egarri direnak, beraiek baititu Jainkoak aseko. Zorionekoak errukitsuak, beraiek baititu Jainkoak erruki izango. Zorionekoak bihotzez garbi direnak, beraiek ikusiko baitute Jainkoa. Zorionekoak bakegileak, Jainkoaren seme-alaba izango baitira. Zorionekoak zuzentasunagatik erasoa jasango dutenak, berena baitute Jainkoaren erreinua. Zorionekoak zuek, nigatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki esaka erabiliko zaituztetenean. Poztu zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruetan».
Mateo 5, 1-12a.
Lehen, zoriontasuna salbamenarekin identifikatzen zen. Gaur egun zoriontasuna osasunarekin identifikatzen da. Gaur egun ez dugu betiko kondenaziotik libratu nahi, gaixotasunetik, ondoezetik eta gure existentzia deseroso bihurtzen duen balizko gurutze orotatik baizik. Gaur, automatikoki identifikatzen dugu zoriontasuna erosotasun, atsegintasun eta segurtasunarekin. Testuinguru honetan, nork irentsiko du Jesusen zoriontasunen hitzaldia? Sinesgarritasuna dauka hitzaldi honek gaur egun? Jesusek honela esaten digu: maitasunik gabe ez dago zoriontasunik,. Hau da, Jainkoa maitatu gabe, bere Erreinua maitatu gabe, hurkoa maitatu gabe, biktimak maitatu gabe, etsaiak maitatu gabe, egia maitatu gabe, bakea eta justizia maitatu gabe, gure burua maitatu gabe, etab., zoriontasuna ezinezkoa da. Eta Maitasunak gurutzea dakar. Zer nahiago duzu gurutzerik eta maitasunik gabeko bizitza edo maitasunezko eta gurutzedun bizitza? “Matrix”pelikulan gai hau bikain isladatzen da protagonistak pilula gorria eta urdinaren artean erabaki behar duenean.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments