HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Urtarrilak 26
Aldi hartan, Jesusek esan zion jendeari: «Lakaripean edota ohe azpian ipintzeko pizten ote da kriseilua? Ez ote da argimutilaren gainean ipintzeko pizten? Izan ere, ez dago ezer gordea agertuko ez denik, ezta ezkutuan ere argitaratuko ez denik. Entzuteko belarririk duenak, entzun beza!» Beste hau ere esan zien: «Kontu izan nola entzuten duzuen! Zuek zein neurritan entzun, neurri berean emango dizue Jainkoak, eta gehiago ere bai. Izan ere, duenari eman egingo zaio; ez duenari, ordea, duen apurra ere kendu»
Markos 4, 21-25.
Pelikula bikain bat ikusten dugunean, logikoena da lagunak eta senideak animatzera filma ikustera joan daitezen. Gertatzen zaizkigun gauza onak partekatzeko joera dugu, normala den bezala: azterketa bat gainditzerakoan, gaixotasun bat sendatzen denean, familia haunditzerakoan, etab. Era guztietako instantzia ezberdinetatik entzuten ari gara Jesukristo eta bere Ebanjelioa gehiago iragarri behar ditugula, eta nire ustez Ebanjelioa iragartzen edo aldarrikatzen ez badugu, agian da Bera ez delako guretzat uste genuen bezain ona. Ebanjelioa benetan dohain goren bezala bizi badut, nabarituko zait, ez da beharrezkoa izango inork hura transmititzera animatzea, barru-barrutik sortuko baitzait hori egitea. Beraz, sortzen zaizkidan galderak hauetxek dira: Nahiko maiteminduta gaude Jesusekin? Bere Edertasunak gu konkistatzen utziko diogu geure buruari? Benetan sentitzen dut Jainkoa nire Bizitza dela?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments