HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 25

Aldi hartan, Jesus Hamaikei agertu eta esan zien: «Zoazte mundo guztira eta hots egin Berri Ona izaki guztiei. Sinetsi eta bataiatzen dena salbatuko da; sinesten ez duena, berriz, kondenatuko. Sinesten dutenek seinale hauek izango dituzte lagun: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berrietan mintzatuko dira, sugeak eskuetan hartuko dituzte eta, edari hilgarriren bat edanda ere, ez die kalterik egingo; gaixoei eskuak ezarriko dizkiete eta sendatu egingo dira».

Markos 16, 15-18.

Jesusen eta bere elkarteen jarraitzaileok ezaugarri hauek izatera deituak gaude:

1.- “Nire izenean deabruak botako dituzte”: kristauok, pertsonak modu duin, eder eta gizatasunez bizitzea eragozten duen horretatik askatzera deituak gaude. Ebanjelioa indar askatzailea da. 

2.- “Hizkuntza berrietan mintzatuko dira”: sortzaileak izanez bizitzea da kontua, osasuna, ongizatea, justizia, edertasuna, bakea eta abar piztuko dituzten gizatartze- edo humanizazio-aukera berriak proposatuz.

3.- “Sugeak eskuetan hartuko dituzte”: kristauok gaiztakeriaren eta pertsona eta elkarte gaiztoen aurka borrokatzera deituta gaude, itxaropena ez galtzeko konfiantzaz.

4.- “Gaixoei eskuak ezarriko dizkiete”: gaixotasunak ahuldutako eta baztertutako pertsonak kristau bizitzaren gune izan behar dira. Kontua zera da, bere gorputz- edo buru- arazoengatik inor lekualdatuta edo baztertuta ez sentitzea.

Mikel Iraundegi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.