HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 24

Aldi hartan, etorri ziren Jesusen ama eta senideak, eta, kanpoan gelditurik, deiarazi zuten. Jesusek bere inguruan eseria zeukan jendetaldea, eta esan zioten: «Hor dituzu kanpoan zeure ama eta senideak, zure bila». Jesusek erantzun zuen: «Nortzuk dira nire ama eta nire senideak?». Eta, bere inguruan eseriak zeudenei begiratuz, esan zuen: «Hona nire ama eta nire senideak. Jainkoaren nahia egiten duena, hura da nire anaia, eta arreba, eta ama».

Markos 3, 31-35.

Nor dago Jesusengandik gertu? Nor da Jesusena? Zerk ohitzen gaitu Jesusekin? Jainkoaren nahia egiteak?, Jainkoaren deia entzuteak? eta betetzeak?. Izugarria da, askotan, Jaunari obeditzeari uzteko erlijioak zurigarri eta aitzakia gisa balio diezagukeela pentsatzea. Ez, ez da egitura bateko kide izateak Jesusekin ohitzen gaituena, baizik eta Hirutasunaren bizi-estiloko kide izatea. Elizan parte hartzeak Espiritu Santuaren bizitzan parte hartu gabe ez du zentzurik, baina tragikoena gerta daitekeela da. Erakundeak karisma ito egin dezake eta mingarriena zera da, Eliza barruan egon gaitezkeela eta, aldi berean, zoritxarrez, Jesusengandik erabat urrun. Ez diezaiogun utzi eliz erakundeari Espiritu Santuak gure bihotzean piztu duen sua itzaltzen, ez diezaiogun utzi gure Jainkoaren nahia egiteko gosea eta egarria deuseztatzen.

Mikel Iraundegi

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude