HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 21

Aldi hartan itzuli zen Jesus ikasleekin bere etxera eta, halako gizataldea bildu zitzaien, jateko ere betarik ez baitzieten ematen. Jesusen ahaideak, hori jakitean, hura hartu eta eramatera atera ziren, burutik eginda zegoela esaten baitzuten.

Markos 3, 20-21.

Jesus ezagutzea eta ulertzea ez du ematen erraza denik.

Normalean, sendia da hurbiltasuna eta babesa eskaintzen dizkiguna; familiako harremanetan haziak garenez, giro horretan ulertuak eta onartuak izateko esperantza dugu. Jesusen familia berezia ote zen? Molde horiei ez zien jarraitzen?

Antza denez, Jesusen familiak ez du ulertzen eta ez du onartzen Jesusek egiten duena. Zer da Jesusek egiten duena? Familia berri bat osatu nahi du, familia kontzeptua aldatzen duena; gizataldea, gizaki oro da bere familia, gizaki bakoitza da bere arreba edo anaia. Senidetasun hori da bere etxea; senidetasun hori lantzera gonbidatzen ditu bere ikasleak eta horretara ere gonbidatzen gaitu gure egun katramilatsu hauetan, horixe baita Jainkoaren ametsa, orduan eta orain. Amets horren parte izatea da Jesus ezagutzea eta ulertzea. Zaila?

Luzio Uriarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude