Kalendarioa

2023 Urt 19

Urte berriak kalendario berria. Gaur egun normal egiten zaigu kalendario bat eskuratzea baina horrek historia luzea dauka. Kalendarioa, “ egutegia” izenez euskeratu dogu eta halantxe darabilgu. Baina kalendario hitza, latineko “calendae eta bere eratorri calendarium”-etik dator. Erromatarren kalendario zaharrean, “calendae (gazt. calendas) hilabete bakoitzaren lehenengo egunak  ziren. Grekoek ez zeukaten izen hori eta ezina adierazteko erabiltzen da esaera hau: “ad calendas graecas”. Historiara joaz, erromatarren urte zaharra, hamar hilabetekoa zen, martitik abendura, lehenengoa “ martius eta december” azkenengoa. Kristo aurreko 46. urtean, Julio Cesar Erromatar agintariak kalendario Julianoa osatu zuen Alejandriako Sosigenes astronomoaren laguntzaz, “ februarius eta januarius” hilabeteak martiaren aurretik jarriaz eta lau urterik lau urtera egun bisiesto bat gehituaz. Gainera, zazpigarren hilabeteari,  Julio, bere izena jarri zion. Gero, 1582an, Gregorio XIII. Aita Santuak kalendario gregoarianoa egokitu zuen. Kalendario gregorianoa egokitzeko hamar egun aurreratu zen,1582ko urriaren 4tik 15era. Euskaldunok, Europa eta munduko askok bezala, kalendario gregorianoa darabilgu baina egokitu egin dugu, hilabete batzuen izenak geure naturako kulturara ekarriaz: urtarril, otsail, uztail, irail, azaro, etab. Urte berria ondo hasi eta hobeto jarraitu bizipozean.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.