HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urtarrilak 15

Aldi hartan, ikusi zuen Joan Bataiatzaileak Jesus beregana etortzen eta honela esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, hona munduko bekatua kentzen duena. Honi buruz esan nuen nik: “Badator nire ondoren gizon bat, niri aurrea hartu didana, ni baino lehenagotik baitzen”. Nik ere ez nuen ezagutzen; baina ni urez bataiatzera etorri banaiz, bera Israel herriari agerrarazteko izan da». Eta aitormen hau egin zuen Joanek: «Espiritua ikusi dut uso-irudian zerutik jaisten, eta haren gainean gelditzen. Nik ere ez nuen ezagutzen; baina urez bataiatzera bidali ninduenak esan zidan: “Espiritua jaisten eta gizon baten gainean gelditzen ikusiko duzu; huraxe da Espiritu Santuaz bataiatzen duena”. Neuk ikusi dut eta aitortzen, hauxe dela Jainkoaren Semea».

Joan 1, 29-34.

Gaurko pasartean Joanek, Jesus bataiatzera doala, Berau “Jainkoaren Bildotsa… munduko bekatua  kentzen duena” dela aitortzen du. Joanek ez zuen sekula bere burua etortzear zegoen Mesiastzat hartu, asko jota, berorren etorrera iragarriko zuenetarikotzat. Eta behin Jesusengan etortzear zegoen hori aurkitzen duenean, hasten da horren lekukotza ematen; horretaz jabetzen denean, berehala hasiko da horren berri ematen.

Jesusekin topo egin izanak abian jarri behar gaitu. Guk geuk ere, hortaz, Jainkoaren semetzat aitortzen dugun Jesusen berri eta testigantza eman behar dugu gure egunerokotasunean. Asko gara, Bataioa jasota, tradizioz kristau izateari eutsi diogunok, gure gurasoek hala nahi izan zutelako; besteok, agian, gerora esperimentatu dugun “berreskurapen” berri moduko horren ondorioz, geure bizitza, gure izateko modua, gure munduaren begirada aldatuak sentitu ditugu. Nolanahi ere den, bizipen horietatik gure poza partekatzera abiatu beharko ginateke, Joanek egin zuen moduan.

Gure Bataioa berbizitzera deituak gara, eta zera pentsatzera, ea zinez sentitzen dugun geure burua Jesusen maitasunezko begiradak igurtzita, ea benetan Jesusek salbatuak, maitatuak eta besarkatuak sentitzen ote garen pentsatzera.

Espirituak gida gaitzala utzi behar dugu, gureganaino ailega daitezen, euren burua seduzituta sentituz, beren bizitza zeharo aldatu zuten hastapen haietako Jesusen jarraitzaileen oihartzunak.

Horrela baino ez gara kristau sinesgarriak izango, eta Joan Bataiatzailea bezala, Jesusen misiolariak.

Igor Goitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.