Existitzen diren izaki guztiak, ahulak edo indartsuak, luzeak, handiak, ertainak, baxuak, txikiak edo lodiak, ezagunak edo ezezagunak, hurbilekoak edo urrunekoak, jaio edo jaio gabeak, izaki guztiak, salbuespenik gabe, zoriontsu izan daitezela.
Inork ez dezala beste inor engainatu, ezta mespretxatu ere, besteen mina desio ez dezala inork haserre handiz.
Ama batek bere seme edo alaba bakarra bere bizitzaren kontura babesten duen bezala, era berean gizaki guztiekiko mugarik gabeko bihotza landu dezagula.
Amodiozko pentsamenduek mundu guztia bete dezatela. Goian, behean eta zabalera osoan, inolako oztoporik gabe, gorrotorik gabe, etsairik gabe.
Geldirik, oinez, eserita edo ohean, esnatzen garen bitartean, denok maitasun-gogoeta hau egin dezagun.
Honela, gure bizitzak ekarriko du zerua Lurrera.
(Itzulpena: Itziar Errandonea)
Hala bedi