HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapenaUrtarrilak 2
Hau da Joan Bataiatzaileak egin zuen aitormena, judu-agintariek Jerusalemdik apaizak eta lebitarrak bera nor zen galdetzera bidali zizkiotenean. Joanek argi eta garbi aitortu zuen: «Ni ez naiz Mesias». Haiek galdetu zioten: «Nor zara, bada? Elias al zara?» Joanek erantzun: «Ez». Haiek, orduan: «Etortzekoa den profeta al zara?» Eta hark: «Ez». Berriro galdetu zioten: «Nor zara, bada? Bidali gaituztenei erantzuna eman behar diegu. Zer diozu zeure buruaz?» Joanek, orduan: «Ni, basamortuan oihuka ari denaren mintzoa naiz: “Zuzendu bidea Jaunarentzat”, Isaias profetak esan zuen bezala». Bidalitako haietako batzuk fariseuak ziren, eta hau galdetu zioten: «Zergatik bataiatzen duzu, bada, ez bazara Mesias, ez Elias, ez etortzekoa den profeta?». Joanek erantzun zien: «Nik urez bataiatzen dut. Zeuen artean baduzue, ordea, ezagutzen ez duzuen bat, nire ondoren datorrena; eta ni ez naiz inor haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere». Hau guztia Betanian gertatu zen, Jordan ibaiaz bestaldean, han ari baitzen Joan bataiatzen.
Joan 1, 19-28.
Abendualdian, Jesusen etorrera prestatzeko, Joan Bataiatzailea ezinbesteko gertatu bazitzaigun, orain, Jesus nor den ezagutzeko ezinbesteko dugu. Eta Joan ebanjelariak halaxe dio: hau da bere aitormena.
Eta aitormen hori oso esanguratsua dugu: Joanek dio bera ez dela “ahots” bat baino, “mintzo” bat, bera ez dela ez Elias, ez profeta; baina bataia egiten du Jaunari bidea prestatzeko. Eta dagoeneko etorria da. “Zuen artean duzue”. Joan ez da inor hari oinetako lokarriak askatzeko ere.
Joan Bataitzailea hain gogor eta estu hartu duten hauek nola hartuko ote dute Joanek aldarrikatua, bere etorrera prestatua zuena beraien artean dutela jakitean? Poztuko ote dira artzainak bezala, hala “baina ilunpeek ez zuten onartu” esan beharko Ebanjelioaren sarrerakoa errepikatuz?
Joan Ebanjelariak hasieratik azpimarratzen du Jesusen aurkako indarren jarduna. Baina batez ere argi utzi nahi diguna da beste hau da, Jesusek “Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien.” Joan Bataitzaileak Espirituz bataiatzea deitzen duena.
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments