HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 22

Aldi hartan, Mariak esan zuen:

«Handiesten du nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat neure barrua;
Jainkoa baita nire salbamena,
ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek,
handiak egin baitizkit Ahalguztidunak:
Santua da haren izena,
eta haren errukia gizaldiz gizaldi,
beldur diotenengana.
Bere besoaren indarra erabili du,
buruharroak suntsitu ditu;
bota ditu beren aulkitik handikiak,
eta gora jaso ditu ezerezak;
ondasunez bete ditu gose zeudenak,
eta esku-hutsik bidali asko zutenak.
Bere gain hartu du Israel, bere morroia,
errukia gogora zaiola;
gure gurasoei hala zien hitzemana,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana».

Hiru hilabete inguru egon zen Maria Elisabetekin, eta gero etxera joan zen.

Lukas 1, 46-56.

Mariak Jainko “ahaltsua” aldarrikatzen du, “Bere errukia  fededunengana gizaldiz gizaldi iristen delako”. Jainkoak bere boterea errukiaren zerbitzura jartzen du. Bere bihozberatasunak, bere errukiak, gizaldi guztiei laguntzen die. Gauza bera transmititzen du Jesusek: Jainkoa guztiekin errukiorra, bihozbera  da. Horregatik esaten die garai guztietako bere ikasleei: “Izan zaitezte errukiorrak, zuen Aita errukiorra den bezala». Jainkoa maitasun errukiorra da.

Mariak ere pobreen Jainkoa aldarrikatzen du, “beren aulkitik handikiak bota dituelako» eta zapaltzen jarraitzeko botererik gabe uzten dituelako; aitzitik, “gora jasotzen ditu ezerezak”, beren duintasuna berreskura dezaten. Aberatsei behartsuei lapurtutakoa eskatzen die, eta “esku-hutsik bidali asko dutenei”; aitzitik, “ondasunez betetzen ditu” gose direnei, bizitza gizatiarragoa izan dezaten. Gauza bera oihukatzen zuen Jesusek: “Azkenak lehenak izango dira”. Mariak Jesusen Berri Ona hartzera garamatza: Jainkoa pobreena da.

Mariak, inork ez bezala, Jesusi jarraitzen irakasten digu, errukiaren Jainkoa iragarriz, mundu senidetuago baten alde lan eginez eta txikien Aitarengan konfiantza ipiniz.

Pakea Murua

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.