HITZA
Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena
Abenduak 21
Aldi hartan, Maria jaiki eta bizi-bizi mendi aldera joan zen, Judeako herri batera, eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion.
Mariaren agurra entzun zuen orduko, jauzi egin zion Elisabeti haurrak sabelean. Elisabet Espiritu Santuaz bete zen, eta esan zuen oihu handiz: «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua. Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, jauzi egin dit haurrak pozez sabelean. Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!».
Lukas 1, 39-45.
Egiazko bizitasunez beteriko pasartea. Ze polito adierazten zaion gure betiko bizitzari, antzinakoari, Berri Onari leku egiten badiogu edota besarkatzen badugu, gure erraiek pozez jauzi egin dezaketela, Espirituaz beterik, eta topatzen garenarekin Bedeinkapen oihua luzatzea erraz ateratzen delarik, Elisabeten antzera. Eta, noski, Mariak bezala, geure esparrutik, lasaitasunetik atereaz, oinak bizitasunez jarriko besteengana iristeko; beharrean daudenengana iristeko, eta Bizitzazko agurra eskaintzeko. Horrek, gure baitaren baitan, sortzea eman zaigun biziaren erraiek jauzi egingo dute. Edertasunez, ausardiaz, poztasunez beteriko pasartea. Eta, gaur eta hemen, benetan eskertzekoa. Jabetu gaitezen gu ere zorionekoak deituak garela, baita besteei “Zorionekoa zuri!” adieraztera ere. Horretarako oinarria beharrezkoa da : gure betiko izaeran Berri Ona agurtzea eta leku egitea, bedeinkatuak, zorionekoak eta zerbitzatzera deituak sentituaz. Prest neure egunerokoan bizi Berriari leku egiteko eta gogoz besteei adierazteko?
* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.
0 Comments