Isiltasuna eskatu eta Jaunari entzuteko otoitza

2022 Abe 15

Lagundu isiltzen, Jauna,
Zure ahotsa entzun nahi dut.
Har ezazu nire eskua, gida nazazu basamortura,
bakarrik egon gaitezen, zu eta biok.

Zure aurpegiari begiratu behar diot.
Zure ahotsaren berotasuna behar dut,
elkarrekin ibili
isilik egon, zuk hitz egin dezazun.

Zure eskuetan jartzen naiz,
nire bizitza berrikusi nahi dut,
zertan aldatu behar dudan jakin,
ondo dabilena sendotu,
eta eskatzen didazun berriarekin harritu.

Tentatzen nau entzuten dizudala sinesteak,
nire ahotsa entzuten dudanean.
erakutsi bereizten!
Emaidazu argia zure aurpegia ikusteko.

Eraman nazazu basamortura, Jauna,
aska nazazu lotzen nauenetik,
astindu nire ziurtasunak eta probatu
nire maitasuna berriro hasteko,
apaltasunez, xalotasunez, indarrez eta Espirituz
zureganako leialtasunean bizitzeko.

(Itzultzailea: Itziar Errandonea)

Oihartzunak (1 oihartzun daude)
L

1 Comment

  1. Isilik egon, zuk hitz egin dezazun…

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.