Nondik abiatu?

2022 Abe 12

Zein da kristau erlijiositatearen abiapuntua? Giza beldurra? Jainkoaren zerbitzua edota bekatuengatik konpensazioa? Giza minduenganako Jainkoaren maitasuna eta zoriontsuak izan gaitezen gogoa? Jainkoaren iniziatiba edo grazia (gratia increata)?

 Galdera horiek ez dira inozenteak, erlijiositatea markatzen baitigute. Mendeetan zehar, gai horretaz kristauak eztabaida gogorretan ibili gara (Tratatua De Gratia): Pelagio, semipelagianismoa… eta kristau erlijiosiitatea markatuta geratu zaigu. Ordua da zurrunbilo hori garbi dezagun. Kristau erlijiositatearen abiapuntua Jainkoaren grazia (mairasuna, miserikordia)  da. (Interesgarria da gai horretaz González Faus-en Plenitud humana. Reflexiones sobre la bondad liburua.

Puntu horretan Bibliako erlijiositateak fin-fin iruten du: “Ohartu naiz nire herriaren oinazeaz eta… libratzera etorri naiz?” (It 3, 7). Predikari asko, haatik, nahiko despistatuta ibili dira arlo horretan (eta, behin baino gehiagotan, despistarazi egiten gaituzte). Jose Angel Valente (1929-2000) poeta erlijioso mistikoa (agnostikoa?)  ederki ohartarazten digu ohiko despiste horretaz.  Abiapuntua eta betiko bidelaguna: Jainkoaren grazia edo miserikordia dugu.

Argia
arratsaldeko mahai-zapi garbietan isuri zen.
Mahaia prest zegoen,
eta ogia, artean, epel.

Zutik iraun zenuen,
ohi bezala,
heltzean ekarri zenuen itxura berarekin:
bide egin behar duenarenarekin.

Alabaina, zalantzati begiratzen zenigun.
Argiak berak atxikitzen zintuen, agian.

Gure barne-barneko pobretasunaren
ardo gorria edan zenuen, esan nuen,
eta, orduan, ezin zinen abiatu,
ezin zenuen alde egin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude