HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 10

Menditik jaistean, hau galdetu zioten ikasleek Jesusi: «Nola diote lege-maisuek, lehenbizi Eliasek etorri behar duela?». Jesusek erantzun zien: «Bai, Eliasek etorri behar zuen eta gauza guztiak eraberritu. Baina hara zer diotsuedan: «Elias etorria da, eta ez dute aintzat hartu, baizik eta nahi izan duten guztia egin diote. Era berean, Gizonaren Semeak ere oinazeak jasango ditu horiengandik». Orduan konturatu ziren Joan Bataiatzaileaz ari zitzaiela.

Mateo 17, 10-13.

“Elias etorri da eta ez dute aintzat hartu”…

Jesusen, Jainkoaren aurpegi gizatiarra mundu honetan ikustea ez da erraza izaten; errazago ikusten ditugu gorrotoaren eta haserrearen aurpegiak, barruko nahi eta desioen aurpegia…

Eta horretan gaudela ez ditugu Jaunaren seinaleak ezagutzen, ezta Jauna bera ere. Zer-nolako tristura bizi izango zuen Jesusek hau ikustean; ama-aita batek, bere seme-alabengatik bizitza eman, eta arrotz izatea bezalakoa da.

Zer gehiago egin seme-alabengatik? Oinazeak pasatu, bai, baita nekeak ere, ez ulertzeak… ezintasuna bihotz barruan. Baina aldi berean, begietan itxaropena sumatzen delarik, deitzen jarraitu, hezten jarraitu…

Guk ia esango genuke alferrikako lana dela, baina Jainkoarentzat ez dago horrelakorik; maitasunak itxaropena du lagun, eta horretan dihardu, aurrera eginez.

Munduko argi distiratzaileen artean, benetako Argia ikus dezagun, Jainkoa lagun.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude