Abenduko koloreak

2022 Abe 5

Abenduaren kolorea da
eliz barruan morea,
seigarren plana aitzaki dala
bertso sorta dotorea
orlegi, hori, urdina, gorri,
hona gure kolorea
laurok batuta plan bakarra da
hazi behar dan lorea.

Abenduaren lehen domekan
Gabon ez da urrunegi,
mila kolorez margoztu daigun
etxe, eliza, lantegi.
Ez iragarri gure burua:
Jesus dogu gure egi,
Berak jarriko danon barruan
esperantzaren orlegi.

Abenduaren bide honetan
Joan dogu bide txori:
txiki ta handi, alkar lagunduz,
gonbidatu edonori.
Espirituak emongo deusku
behar dogun indar hori,
alkarteagaz txapeldunaren
jantziko guk maillot hori.

Abenduaren hirugarrena
gogoan mina, samina,
pandemi honek zabaldu deusku
tristura, kanta ezina.
Jesus umea gugana dator,
hau bai Jainko ez bardina!,
bere pozagaz kanta bihotza,
itxaso, zeru urdina.

Abenduaren azken domeka,
arbolak galdu orria,
guk irabazi: Salbatzailea
gugana da etorria,
pastore eta aingeruekaz
askatasun oskorria.
pobre jaio da, pobrea dadin
bere irudi gorria.

Doinua: Imanol: Udazken laztanari sei zortziko

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude