HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Abenduak 4

Egun haietan, Joan Bataiatzailea Judeako basamortuan agertu zen, hots eginez: «Bihotz berri zaitezte, hurbil da-eta zeruetako erreinua!» Honengatik esana zuen Isaiasek: «Mintzo bat oihuka ari da basamortuan: Urra ezazue bidea Jaunarentzat, zuzendu haren bidexkak!» Joanek gamelu-larruzkoa zuen jantzia, eta gerrian, larruzko gerrikoa, eta matxinsaltoak eta basa-eztia zituen janari. Jerusalemetik, Judea osotik eta Jordan aldetik harengana joaten zen jende guztia; haiek aitortzen zituzten beren bekatuak, eta hark bataiatu egiten zituen Jordan ibaian. Baina Joanek, fariseu eta saduzear asko bere bataioa hartzera zetozkiola ikusirik, hau esan zien: «Sugekumeok! Nork irakatsi dizue, gainean duzuen haserreari ihes egiten? Eman itzazue bihotz-berritzeari dagozkion fruituak! Eta ez esan zeuen baitan: “Guk Abraham dugu aita”. Hara zer esaten dizuedan: Jainkoak harri horietatik ere sor diezazkioke seme-alabak Abrahami. Ezarri diote aizkora zuhaitz hondoari;fruitu onik ematen ez duen zuhaitza, hondotik ebaki eta sutara botako dute. Nik urez bataiatzen zaituztet, bihotz-berri zaitezten; nire ondoren datorrena, ordea, ni baino ahaltsuago da, ni ez bainaiz inor harenoinetakoak eramateko ere; hark Espiritu Santuaz eta suaz bataiatuko zaituzte. Eskuan dauka sardea; larraina garbituko du eta garia mandiora bilduko; lastoa, berriz, itzali ezin den suan erreko du».

Mateo 3, 1-12.

“Bihotz berri zaitezte, hurbil da-eta zeruetako erreinua”. Bihotz berritzea ez da teorian egin daitekeen ezer, eguneroko bizitzan gauzatzen den esperientzia baizik. Jainkoak berak posible egiten duen esperientzia; Berak deitu egiten gaitu eta gure erantzunaren zain dago.

Badu, bai, bere zergatia, zeruetako erruinua… zerukoa eta lurrekoa; gure itxaropena ez da zerura begiratze horretan amaitzen. Jainkoari begiratu bai, lurrean gure eskuak zabaldu eta bere erreinua martxan jartzeko.

Guzti hori, fruituak emateko, “bihotz-berritzeari dagozkion fruituak”. Maitasunak, errukiak ematen duen fruitua da hau; gure barruan hasten dena, eta gure nahia eta kapritxoak aldenduz, nia alde batera utziz, gure begiradaren aurrean bestea jartzen duena. Bestea Jaunaren aukeratua da; ez du famarik, ez dirurik; gizakiak baztertu duena da, behartsua da, beharra materiala izan daiteke, gaixorik edo bakarrik egon daiteke, gazte edo adinekoa.

Bihotz-berritzeak itxaropenari ere deitzen dio, Joan Bataiatzailea baina handiagoa da datorrena; ez gaitzala besoak gurutzatuta harrapatu; izan gaitezen gu ere besteentzat itxaropen, besteentzat erreinu.

Muñoa

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.