Gogoeta lagunen arteko elkarrizketan agertu zen eta atentzioa eman zidan: garai hauetan galdera latzak eta erantzun ahulak ematen ditugu. Beharbada, gure gaurko egoeraren deskribapen laburra eta zorrotza.
Klimaren emergentzia dela-eta, Egiptoko goi mailako topaketan Antonio Guterres Nazio Batuen presidenteak esan du hondamendira goazela gizadiak daraman bidetik. Nola irtengo gara errei honetatik?
Testu inguru horretan urte liturgikoa aldatzear izateak aukera paregabea eskaintzen digu itxaropenari buruzko gogoeta egiteko.
Itxaropenak diosku oraindik egoera aldatu dezakegula: tenperaturaren igoera bi graduko mugan geratuko dela; erregai fosilen menpekotasuna erauziko dugula; pobreen eta aberatsen arteko amildegi gorakorra murrizten hasiko dela; zientziak eta teknikak irtenbide egokiak ekarriko dizkigutela. Ondo daude itxaropen horiek. Beteko ahal ditugu!
Kristau itxaropena desio horiei kontrajartzen ez bazaie ere, ez da balizko konkista horietan mamitzen; kristau itxaropenak harrerako jarrera eskatzen du, hots, bizitza harrera dela onartzea. Unez uneko oparia da bizitza. Kristau tradizioan, biziaren muinean agintza (promesa) bat dago, biziaren altxorrik preziatuena. Kristaua agintzariaren ostatu da. Izaera horrek erronka beldurgarriak beste logika batekin bizitzeko indar erresilenteadakar, giza borroketan konprometitzen dena eta, aldi berean, giza porrotek gogogabetzen ez dutena. Hori da martirien lekukotasun indartsua.
Itxaropen horren lekukotza ematen saiatzea. Horixe bai goizero altxatzeko helburu ederra