HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 26

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Zabiltzate, bada, kontuz! Galdukeria, mozkorkeria eta bizitzako ardurak direla eta, ez bekizue gogoa moteldu, egun hura ustekabean gainera eror ez daki zuen, sarea bezala eroriko baita munduan bizi diren guztien gainera. Egon erne eta erregutu une oro, gertatuko diren horiei guztiei ihes egiteko eta Gizonaren Semearen aurrean zutik irauteko kemena izan dezazuen».

Lukas 21, 34-36.

Lukasen azkenengo pasarteetan, ekin eta ekin ari da itxaropena eta bizi iraupenari indarra emateko. 

Zein da orduko fededunen bizipena? Giza bizitzak, aldi erosoak eta aldi gaitzak agertzen direnean, adorea galtzen duela. Eta gaurkora begira jarten bagara, aldiko zehaztasunak ezberdinak izanda ere, oinarria berbera: itxaropena galtzeko arriskua.

Jesusek alderdi bi jarten ditu sustraian: bata, erne bizi izateko aholkua eta, bestea, otoitzean jartzeko gobidapena. Hau da, ezin ditugu bertan behera utzi gogamena eta bihotza Jainkoarekiko duten lotura pertsonala. Gure nortasunaren adar biak baliotsu bihurtzen dira, ekinak eta garenak izateko hedatu behar ditugun erabakiak.

Zer gertatzen zaigu zorabiatuta gaudenean, joera ez egokien indarren menpe bizi garenean? Galduta aurkitzen garela. Bizi helburua kolokan gelditzen dela. Honek eskatzen du adi eta erne bizi izatea, norberaren barrenean gertatzen denari adi egonik. Eta horretarako Jaunarekin solasaldi zuzena zaintzen badugu, berarekin dugun maitasun loturak erabakiak hartzeko argia emango digu.

Ana Berrizbeitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.