HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 25

Aldi hartan, Jesusek adibide bat jarri zien ikasleei: «Begira pikondoari edota beste edozein zuhaitzi: kimu-berritzen hasi direla ikusi eta, besterik gabe, badakizue hurbil dela uda. Era berean, gauza horiek gertatzen ikustean, jakizue hurbil dela Jainkoaren erregetza. Benetan diotsuet: gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok. Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko».

Lukas 21, 29-33.

Nolako lengoaia izan daiteke esanguratsua gaurko gizakiontzat, bizi zentzua zutunik jar dakigun?

Hori da Jesusen esanetako asmoa, naturari eta lurrari lotutako giza taldeari zuzentzen dio mezua euren jakituriari deika.

Hau da, zein da balore behinenen erritmoa, gure egunerokotasunean arrapaladan bizi garenontzat? Naturatik nahiko urrunduta bizi garenoi, nahiz eta natura izanik bizi behar, zein bizipen gogora ekarri Jesusek esanikoa plazaratzeko?

Adibidez, bakoitzaren bizitzaren errepasoa egin ezkero, urtez urte begirunea emanik: nolakoak izan ziren nire bederatzi hilabeteak amaren sabelean lehenengo bizi arnasa hartu orduko? Ume aroko aita-amaren babesa, nolakoa izan zen? Lehenengo jolasaldiak, laguntxoak nortzuk izan ziren?

Familian anai-arreben arteko loturak, lehengusu eta osaba-izekoen jai giroak… Zenbak ikutu, hainbat musu, halako harreman goxoak…

Garrantzi handiko bizipenen neurria, nola neurtu? Jainkoak guganako, bakoitzaren eta munduko gizaki bakoitzarenganako zaintza, altzo zabalaren samurtasuna nola adierazi?

Ana Berrizbeitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude