Gure gizartean, gero eta nabarmenagoak dira autoerreferentzialtasunak, norberekoikeriak ekartzen dizkigun ondorio suntsitzaileak. Pobretasuna, bakardadea, injustizia, kalteberen baztertzea jasaten ari diren pertsonen kopurua handitzen doa. Zenbat sufrimendu!
Aldi berean, isiltasunean Jainkoaren Kreazioa osoa behatzen dugunean, kontrakoaz hitz egiten digu: Solidaritza, inklusioa, ahulezia egoeran aurkitzen diren pertsonak leuntasunez tratatzea arreta osoa jarriz, gauza guztietan maitasun osoa jarriz… Bestearen ongia bilatzen duen eta bestearekin bat egiten duen maitasun-harreman horrek Jainkoa bere sorkuntzarekin nola erlazionatzen den adierazten du, eta funtsean Berarengandik ikasten dugu.
Jainkoa bizitzaren zaintzailea da, bizitzaren laguna (Jakinduria 11). Jainkoak, bereziki ahulena den bizitza zaintzen du.
Elisabeth Johnhsonen hausnarketa bat datorkit:
Jainko Ama etengabe arduratzen da munduaren ongizateaz, eta pozten da mundua zabaltzen eta garatzen ari delako, errukia sentitzen du bere ahuleziagatik, eta bere maitasun indartsua isurtzen dio, kaltetzen edo suntsitzen duenari aurre egiteko. Bizitza askatasunez eta ugaritasunez emanez, sorkuntzan buru-belarri inplikatuta jarraitzen du, zaintzen, hazten, hezten.
Nazareteko Jesusek hau oso ondo bizi izan zuen, eta bere jarraitzaile garenoi, gonbidapen bat egiten digu gaurko errealitatean, Jainkoarekin batera zaintzaile izatea. Jainkoa bezala, gu ere bizitzaren lagunak gara, ezta?
0 Comments