HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 22

Aldi hartan, tenpluari buruz ari ziren batzuk, harri ederrez eta emaitzez apaindua zegoela aipatuz. Orduan, Jesusek hau esan zien: «Etorriko da, hor ikusten dituzuen horietatik guztietatik harririk harri gainean geldituko ez den garaia: dena suntsituko dute». Ikasleek galdetu zioten: «Maisu, noiz gertatuko da hori? Eta zertan antzemango diogu gertatzera doala?» Jesusek erantzun zien: «Kontuz, ez zaitzatela inork engaina! Asko etorriko dira nire izenean, “ni naiz Mesias” edo “gainean da garaia” esanez. Ez joan horrelakoen atzetik. Gerra- eta iraultza-hotsak entzutean, ez ikaratu, lehenbizi gertatu beharrekoa baita hori guztia; baina ez dator berehala azkena». Beste hau ere esan zien: «Nazioa nazioaren aurka eta erreinua erreinuaren aurka altxatuko dira; lurrikara handiak izango dira, eta izurriteak eta goseteak han eta hemen. Gauza ikaragarriak gertatuko dira eta seinale handiak agertuko zeruan».

Lukas 21, 5-11.

Lukasen esanetan azkenengo aldietako doinuak plazaratzen ditu. Jesusek aitatzen du nola ikusten dugun guztiok amaiera edo azkena, naturaren barne eta giza bizitzan gertatzen den erara. Orain gogoku ditugun hainbeste gauza eta gertakizunak pasako dira eta beste antolaketa, erakunde politiko, erlijiozko edo gizartekoek indarra hartuko dute. Giza historiak aurpegi berriak ezagutu eta eratuko ditu.

Baina Jesusen oinarrizko galdera jartzen du mahai gainean: Kontuz, ez zaitzatela inork engaina!

Nondik datoz engainuen proposamenak gaurko gizartean, nire eguneroko bizitzan? Hainbeste indarkeria, gerrate, gose gorriaren erdian, zer da zaindu beharreko behinena? Munduan bizi dugun lurrikararen durundan, zein balore sendotu?

Bildur, ikara eta ondasunen pilatze desioen barrenean, giza seme-alaben barrenean maitasuna bizi da. Hori berori izango dugu lurzorua, zenbat indar eta eragin sartu ditugun honetan.

Ez dezagula gal sekula bizitzan azken begirunea: honela balitz, zenbat gauzaren garrantzia lehunduko zen, nola jarriko ginatekeen merezi duenaren erdigunean, askatasuna indarberrituko litzatekeen hainbeste loturatatik… Nola jarriko ginateke…, nola indarberrituko litzateke askatasuna hainbeste loturatatik?

Ana Berrizbeitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude