HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 21

Aldi hartan, begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek tenpluko diru-kutxara limosna botatzen. Ikusi zuen emakume alargun behartsu bat ere bi txanpon botatzen. Eta honela esan zuen: «Benetan diotsuet: alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du. Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik egin dute limosna; honek, ordea, bere eskasian, bizitzeko zeukan guztia eman du».

Lukas 21, 1-4.

Mundu zabalean, egunero gertatzen dira honelako zeinuak: gizaki bakoitzak egin dezakeen ekintza txikia, eta bihozberatasunetik irtendakoa, ez ondasunen oparotasunetik. Honelako eginak dira munduaren sostengua.

Pasarte txatal honek beste alderdi bat jartzen du indarrean: Jesusen begirunea. Gizakion ekintza bakoitzak irakurketa ezberdinak zabaltzen ditu, eta kasu honetan Jesusen goraipatzen duena gogoan hartzeko dugu jainkozaleok.

Pasarteak gurekin jolastu egiten du: txanpoi ugariak zarata asko ateratzen du eta besteen aurrean norberaren onegitea esaten du, baina emakume alargun horren bi txanpoi txikiak direla-eta, txakur -txikien ozen hotsa bakarrik entzuten da.

Eta Jesusek, berriro, bihotz samurrarekin ageri dena balioan ipintzen du. Ekintza honen eragina goraipatzeko begirunea eta belarri ernea behar dira. Bizi eredua dugun Maisuak lehenengo mailan jartzen du besteen, albokoen beharrizana gogoan hartzea, norberak faltrikeran asko edo gutxi izan.

Ana Berrizbeitia

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude