HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 18

Aldi hartan, Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen, esanez: «Liburu Santuak dio: “Nire etxea otoitz-etxe izango da”. Zuek, ordea, “lapur-zulo” bihurtu duzue». Egunero tenpluan irakasten ari ohi zen. Apaizburuak, lege-maisuak eta herriko handikiak Jesus hil nahian zebiltzan; baina ez zuten asmatzen zer egin, herri guztia aho zabalik baitzegoen hari entzuten.

Lukas 19, 45-48.

“Nire etxea otoitz-etxe izango da”. Jainkoaren etxea Jainkoarekin harremanean jartzeko etxea, noski. Hori ez du inork zalantzan jartzen. Kontua da nola jar gaitezkeen harremanean. Judutarren ustez opari eta eskaintzen bidez. Horretarako eraiki zen tenplua.

Baina Jesusek guztiz bestelako harremana nahi du, askozaz pertsonalagoa, askozaz inplikazio erabatekoa duena, pertsonaren izate osoa hartuko duena. Eta hori ez dator bat eskaintzekin, opariekin, ez eta salerosketekin.

Jesusek bere ekintza honekin bere bizitza arriskuan jartzen du. Ez dabil negoziatzen. Izan ere, hemen jokoan dagoena garrantzitsuegia da konponketen bila ibiltzeko. Jesusek behin eta berriz judutarren legeko lehen agindura joko du: “Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz”. Eta horri Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala” gaindituko dio, biak bat eginik.

Ez tenplurik, ez eskaintzarik, harreman bizi eta erabatekoa. Nahiz bizia kosta.

Jexus Artola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.