Krisialdi globalak eta itxaropena. Zertan sinesten dugu?

2022 Aza 17

Etengabeko zarata “mediatikoa” bonbardatzen ari zaigu krisi ekonomikoari buruzko berriekin (kontrolik gabeko prezio-igoera, oinarrizko ondasun batzuen eskasia, inflazioa, atzeraldi-arriskua…), krisi politiko eta belikoari buruzkoak (Ukrainako gerra, gerra nuklearraren arriskua, jarrera edo diskurtso ultrakontserbadoreak sustatzen eta sostengatzen dituzten alderdi politikoen presentzia areagotzea…), krisi sozialari buruzkoak (gatazka armatuetatik, gosetik eta pobreziatik ihesi doazen milaka errefuxiatu; eremu zabal basamortutakoak eta bertan bizi direnak pobretuta eta horrez gain, klima-aldaketa, gain-populazioa eta abar direla-eta) eta biziko dugun etorkizunaren aurrean larritu egiten gara.

Era berean, aurrerapen zientifikoen eta teknologikoen eta haien gaitasunen berri ematen digute (adimen artifiziala, komunikazio globalak, material berriak, biomedikuntza…).Pertsona askorentzat imajinaezinak diren ongizate maila (edo ustezko ongizatea) lortu duen gizarte batean bizi gara (lan-baldintzak, etxebizitzaren kalitatea, garraioa, osasuna, aisialdia eta bidaiak), baina indibidualismo berekoia eta miopia dira nagusi, itsutasuna ez esatearren, maila globalean bizitzen ari garenaren aurrean. Planeta salbatu behar da, desberdintasunak eta pobrezia eten behar dira, baina beste batzuek hartu behar dituzte neurriak: boteretsuek?

Galdera bat, eta guk egoera horien aurrean, zertan sinesten dugu? Edo, bestela esanda, zer uste sakonek bultzatzen gaituzte batera edo bestera jokatzera?

Askok esaten dugu Nazareteko Jesusengan sinesten dugula, bere bizitzan eta bere mezuan. Zer esaten digu gaur egun Jesusen bizitzak eta mezuak bizitzen ari garen errealitatearen aurrean? Utziko al diegu lekurik itxaropenari eta salbazioari?

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude