HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 6

Aldi hartan, saduzear batzuk hurbildu zitzaizkion Jesusi (saduzearrek ez dute onartzen hildakoak pizten direla), eta Jesusek esan zien: «Mundu honetan gizon-emakumeak ezkondu egiten dira; baina datorren munduan eta hildakoen piztueran parte hartzeko Jainkoak gai aurkituko dituenak, gizaseme nahiz emakume, ez dira ezkonduko; izan ere, ez daitezke hil, aingeruak bezalako baitira eta Jainkoaren seme-alaba, piztueran parte dutenez gero. Gainera, hildakoak pizten direla Moisesek berak adierazten du, sutan zegoen sasiaren pasartean, Jaunari “Abrahamen Jainko, Isaaken Jainko eta Jakoben Jainko” deitzen dionean. Ez da hildakoen Jainko, biziena baizik, denak bizirik baitaude harentzat».

Lukas 20, 27. 34-38.

Gure gizartean, gizakiek heriotzari beti izan dio beldur antzeko bat. Noiz eta nola hilko garen pentsatzen dugunean beti ardura sortarazten zaigu. Eta normala da ere gurasoak eta maite ditugun pertsonak espero ez dugun momentuan galdu daitezkelaren kezka izatea. Baina  bestelakoa da aspalditxotik gure gizarteak heriotzari dion beldurra. Agian, heriotzari baino, hildakoei esan daiteke, horren inguruan kultura eta ohitura berezi batzuk sortzera iritsiz. Patologikoa bihurtzen denean, psikologoek geroan pentsatu gabe, egunez egun bizitzea gomendatzen dute.

Jesusen hitzak sinetsi eta jarraitzen dutenen jarrera erabat ezberdina da eta gaurko Ebanjelioak horretan laguntzen du. Inplizituki bada ere, berpizteaz hitz egiten du eta Jainkoak bizia sortzeko ahalmena agertzen du. Hori frogatzeko, saduzeoek onartzen zuten Irteera liburuko sasi kiskalgarriaren pasarte garrantzitsuaz baliatzen da, Abrahamen Jainkoa bizien Jainkoa dela garbi azalduz.

Ez da erraza geroko bizitza nolakoa izango den irudikatzea, baina gure fedeak, Jesusen bizitzan eta hitzetan oinarrituz, ‘ni naiz berpizkundea eta bizitza’, gerorako itxaropena zabaltzen digu. Berpizkundean sinesteak, bestalde, gure bizitzetan dena aldatzen du eta guztia modu berrian agerrarazten digu. Horregatik, merezi du honen inguruan zenbait galdera egitea. Berpiztearen indarrez sinesteak nola aldatzen du nire bizitza?  Nola aldatzen dira nire harremanak? Sinesten ez dutenekin ahalegintzen naiz partekatzen neure esperientzia?

Rosa Miren Pagola

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.