HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 5

Aldi hartan, Jesusek erantzun zien ikasleei: «Iritsi da Gizonaren Semearen aintza azalduko den ordua. Bene-benetan diotsuet: Gari-alea, lurrean sartu eta hil tzen ez bada, bera bakarrik gelditzen da; hiltzen bada, ordea, fruitu asko ematen du. Bere bizia maite duenak galdu egingo du; baina mundu honetan bere bizia gutxiesten duenak betiko bizirako gordeko du. Nire zerbitzari izan nahi due nak jarrai biezat eta, ni nagoen tokian, han izango da nire zerbitzaria ere. Nire zerbitzari dena Aitak ohoratu egingo du».

Joan 12, 23-26.

Gaur jesuiten santu guztien eguna ospatzen dugu. Jesuiten bokazioa eskertzeko egun egokia izan daiteke, eta beriziki gure Euskal Herri maite honetan sortu direnengatik. Gure herritik bi santu nagusi gogora ditzakegu, Ignazio eta Xabierko Frantzisko. Izen handi hauekin beste batzuk agertzen zaizkigu era apalagoan: Maiorgako Joan, Zudaireko Esteban, Frantzisko Garate eta santu egiteko bidean dugun Pedro Arrupe.

Gaurko ebanjelioak fruituri buruz hitz egiten digu. Jesusen lagundiak fruitu asko eman ditu bere sortzetik gaur arte. Jesuita santuak fruitu horren adierazgarriak ditugu. Guztiak eta beste hainbat jesuita gure herriko aitzindari izan dira mundu osoan. Beraien ereduak eta jarrerak laguntzen digute ebanjelioa gaurkotzen eta pertsonalizatzen.

Izen hauen atzean partekatutako bokazioa bakarra dugu, Jesusen deiari erantzun zioten pertsonak Jesusahalik eta gehien maitatzeko eta zerbitzatzeko, azken finean Jesusen Lagundikoak izateko. Gaur haien bokazioa eskertzeko eguna dugu.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.