HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 4

Aldi hartan, Jesusek esan zien ikasleei: «Gizon aberats batek etxezain bat zuen, eta hau ondasunak alferrik galtzen ari zitzaiola salatu zioten. Deitu eta esan zion: “Zer da zutaz entzun dudan hori? Emadazu etxezaintzaren kontu, kargutik bota egiten zaitut eta”. Etxezainak, orduan, hau zioen bere baitan: “Zer egin behar dut nik orain, nagusiak kargua kentzen didanez gero? Aitzurrerako ez naiz gauza, eta eskerako lotsa naiz. Badakit zer egin, kargutik botatzen nautelarik etxean nork hartu izan dezadan”. Banan-banan bere nagusiaren zordun guztiei deitu eta lehenengoari galdetu zion: “Zenbat zor diozu nire nagusiari?” Hark erantzun: “Ehun upel olio”. Etxezainak, orduan: “Hona zeure ordain-agiria; agudo, eseri eta idatzi berrogeita hamar”. Gero, hurrengoari galdetu zion: “Zuk zenbat zor diozu?” Hark erantzun: “Ehun anega gari”. Etxezainak, orduan: “Hona zeure ordain-agiria; idatzi laurogei”.

Eta nagusiak txalotu egin zuen etxezain zuzengabe hura, zuhur jokatu zuelako. Izan ere, mundukoak zuhurrago dira beren arteko arazoetan, argitakoak beren etan baino».

Lukas 16, 1-8.

Gaurko Ebanjelioak gure kristau jarrera zuhurtasunez orekatzera gonbidatzen gaitu, ez munduko gauzetarako, Jainkoarenetarako baizik. Kontua ez da munduaren logika erabiltzea lurreko gauzak lortu nahi diren bitartean. Ez da gonbidapena munduarentzat. Egia esan, bizi garen eta partaide garen munduarekin inplikatzeko aholkua da.

Gero eta konplexuagoa den mundu honetan, adimen berria behar dugu erronka berriei heltzeko, hala nola ekologiatik, teknologia berrietatik eta globalizaziotik datozenei. Geure pentsamoldean sartuta egoteak isolamendura eta desagertzera baino ez gintuzke eramango.Jesusek munduan kokatzen gaitu Ebanjelioa munduarentzat delako eta ez aingeruentzat.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.