Familia, maitasun-eskolarik onena

2022 Aza 3

Zientzialari guztien arabera, bizitzaren lehenengo urteak erabakigarriak (erabakigarrienak) izaten dira giza pertsonalitatea (biziera) finkatzekoan. Umezaroko urteetan ikasitakoak betiko markatuko gaitu. Hori dela eta, familia-esperientzia guztiz garrantzi handikoa izaten zaigu. Jakinaren gainean edo jakin gabe, familia- esperientzia agertuko zaigu erlijio-esperientzian (Jainkoarekiko esperientzian) eta gizartearekiko esperientzian ere bai. Familian maitatuak izan ginen eta geuk maitatu genuenaren antzera (moldaketak moldaketa, noski), maite egiten ditugu Jainkoa eta lagunartea… Familia da lehen giza eskola, baita onena ere. Ez gutxi batzuek, haatik, familia ona baino, ikastetxe on bat gurago ohi dute seme-alabeentzako. Azken urteetan aldatzen ari zaigu familia-esperientzia) eta, ondorioz, erlijio- eta gizarte-esperientzia ere aldatzen ari zaigu (onerako?). Gauza horiek guztiak jakinak dira. Zergatik hona ekarri? Bada hogei urte direla, familia-esperientzia onuragarri horretaz ezin ederkiago ohartarazi zigulako JoxAnton Artze euskal poeta harrigarriak:

Garazi haundia dugu guztiok
-ezingo guk inoiz eskertu Jaunari-
honelako senideak izatea,
gugan horrelako maitasuna sutzeko
gai izan diren senideak ezagutzea;
maitasuna pizten digutenak,
pizten baikaituzte bizira ere batera!

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Trackbacks/Pingbacks

  1. Zer daki Ingalaterraz, Ingalaterra baino ezagutzen ez duenak? Gazteak, kultura eta gizarte sekularra - Otoi.eus - […] batzuei, hala nola heriotzari eta heriotzosteari buruzko aldaketei, bikote-bizitzaren eraldaketei, familiaren osasun mudagarri baino tinkoari edo, are, zahartzaroaren dimentsio…

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude