HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 3

Aldi hartan, zergalariak eta bekatariak hurbildu ohi zitzaizkion Jesusi, entzutera. Eta fariseuak eta lege-maisuak marmarrean hasi ziren, esanez: «Honek on gi hartzen ditu bekatariak, eta jan ere egiten du haiekin». Orduan, parabola hau esan zien Jesusek: «Zuetako bat, ehun ardi izan eta bat galtzen bazaio, ez al da beste laurogeita hemeretziak larrean utzirik, galdutakoaren bila joaten aurkitu arte? Eta, aurkitzean, lepoan hartzen du poz-pozik eta, etxera iristean, adiskide ak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Poztu zaitezte nirekin, aurkitu baitut gal-dutako ardia”. Hara Nik esan: Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du bihotz-be rritzen den bekatari batengatik, bihotz-berritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoengatik baino. Eta zein emakumek, zilarrezko hamar txanpon izan eta bat galtzen bazaio, ez du, kriseilua pizturik, etxea garbitu eta ardura guztiz bilatzen aurkitu arte? Eta aurkitzean, adiskideak eta auzokoak bildu eta esaten die: “Poztu zaitezte nirekin, aurkitu baitut galdutako txanpona”. Hara Nik esan: Berdin pozten da Jainkoa bere aingeruekin bihotz-berritzen den bekatari batengatik».

Lukas 15, 1-10.

Batzuetan gure poza ilunduta dabil.  Modu automatikoan gaude eta pertsona grisak bezala funtzionatzen dugu, bizitzan dauden kolore ugariez gozatu beharrean. Horrela, noizean behin alaitasun uneak bizi izaten ditugu, bizirik gaudela, gogotsu gaudela, Jainkoaz beteta gaudela gogorarazten digutenak.

Ebanjelioan artzaina eta emakumea agertzen zaizkigu, galdutakoa aurkitzeaz pozten direnak. Pertsona horiek ez dira sentigaitzak, baizik eta galdutakoa maite dute, eta maitasunaren esperientziatik uler dezakegu galdutakoa aurkitzean duten poza.

Ebanjelioak, kristautasunak pozaren erlijioa izan beharko luke. Bizitzako galerak topaketa berri bihurtzen dira eta biziaren alde argitsura joan gaitezke. Pozak, Frantzisko gure Aita Santuaren iritzian ebanjelioaren adierazgarria izan beharko luke.

Gaur gure poz-iturrietan pentsa genezake, maite duguna eta gure bihotza dardararazten duena gogoratu. Bizitzaren pultsua berreskuratzean datza, bizitzaren pozaren bidez.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.