HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Azaroak 2

Eguerdian lurralde hura guztia ilunpean gelditu zen, arratsalde erdia arte. Eta arratsalde erdian Jesusek oihu handiz esan zuen: «Eloi, Eloi, lema sabaktani» –hau da: «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu eskutik?»– Han zeuden batzuek, hau entzutean, zioten: «Eliasi deika ari da». Eta batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera-muturrean jarrita, edateko eman zion, esanez: «Utziozue; ikus dezagun, ea etortzen zaion Elias, gurutzetik jaistera». Eta Jesusek, deiadar handi bat eginez, azken arnasa eman zuen. Jauretxeko oihala erdibi egin zen goitik beheraino.Haren aurrez aurre zegoen gudari-ehun tariak, berriz, era horretan hil zela ikustean, esan zuen: «Gizon hau, benetan, Jainkoaren Semea zen». Bazeuden han, urrutitik begira, emakume batzuk ere; haien artean, Maria Magdalena, Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, eta Salome –Jesus Galilean ibili zenean, laguntzaile eta zerbitzari izaten zituenak– eta beste emakume asko, Jesusekin batean Jerusalemera igo zirenak. Ilunabarrean, Prestaera Eguna, larunbat-bezpera, zelako, etorri zen Arimatea-ko Jose –Batzarreko gizon argia, Jainkoaren erreinua itxaroten zuena bera ere–, eta ausardiaz Pilatogana joan zen, Jesusen gorpua eskatzera. Harritu zen Pilato, ordurako hila zelako, eta, ehuntariari dei eginez, aspaldi hil al zen galdetu zion. Ehuntariaren erantzuna jakin zuenean, utzi zion gorpua Joseri. Honek, izara bat erosi eta, gurutzetik jaitsirik, izaran bildu zuen; harkaitz bizian zulatutako hilobi batean ipini eta, hilobiko sarreran, harri biribil bat ezarri. Maria Magdalena eta Joseren Maria begira zeuden non jartzen zuten.

Markos 15, 33-39; 40-47.

Gaur hildako guztien jaia ospatzen dugu, berpiztutakoen jaia. Gure bizitzaren parte izan diren eta oraindik geure bizitzako parte diren pertsonak gogoratzeko aukera bat da. Hildakoak gogoratzea, gure bizitza ikusten dena baino haratago doala eta berpiztea adierazten duela jakitea eta partekatzea da.

Hori Jesusen esperientziaren bidez bakarrik bizi dezakegu, gurutzeraino eman dako bizitza eta Aitaren eskuetan geratzen dena, hirugarren egunean, idazkien arabera, berpizteko. Gaurko Ebanjelioak Jesusen prozesu izugarria gurutzean aurkezten digu, baina, aldi berean, hori izango da besteentzat bizitzeko aukera. Jesusen bakardade handieneko unean, distantzia batera ema kumeak lagun dituela ikusten dugu. Gaurko egunean bakarrik hiltzen direnetaz gogoratzeko eguna izan daiteke.Bertan Jesusi emakumeek lagun du zioten bezala, guk ere hainbat pertsonei lagundu diezaiekegula ospa dezakegu.

Gaur Coco filmeak inspiratzen gaitu heriotzaren eta bizitzaren arteko muga oso fina dela, eta esan dezakegu heriotzak bitzaren berri ematen digula. Ondo ospa dezagula gure hildakoen bizitza gure bizitza hobea izan dadin.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.