Domu Santu

2022 Aza 1

Domu Santu  eta hurrengo eguna, Arimena, egun handiak izan dira gure hildako guztiak gogoratzeko, ortu santuak lorez apaindu eta sinismendunok euren alde otoitz eginez. Gaur egun ordea, Domu Santu bezperan, zabaldu den jaia, Gau Beltza edo Halloween da. Historia apur bat eginez, Zelten garaiko jai hau, geroagora Irlanda eta Eskoziarrek eraman zuten Ameriketara eta  Halloween < (all+ hallows+ eve)  izenez zabaldu da munduan, guztiz komertzializaturik. Euskal Herrian ere ospatzen zela esaten da baina herri batzuetan bakarrik eta ez gaurko moduan. Tipikoa da, besteak beste, kalabaza hustu, barruan kandela argia izetu eta bildurra sartzearena. Jakina, hau, egitekotan baserrietan egingo zen, hirietan ez hainbeste. Aspaldiko partez , mitologian hasita, jai eta ospakizun paganoetara jotzeko joera dago eta asmakizun moderno ugari nabaritzen da batean bestean. Guk, euskaldunok, errespeto handia izan diogu heriotzari eta sinismendunok handiagoa. Horregatik eman diogu eman diogun zentzua Domu Santu eta Arimen egunei. Arimak direla-eta, hainbat esaunda aurkitzen  dira gure herrian. Gauez arimak agertzen omen ziren alaurika “ gaua gauezkoentzat eta eguna egunezkoentzat” deiadarka. Arimak omen ziren, munduan zerbait bete barik utzi eta zeruan sartu ezinik, arik eta euren hutsegiteak norbaitek bete arte. Sinistu zein ez, zaindu ditzagun gure ohitura zaharrak.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude