HITZA

Bizitza Ebanjelioaren argitan: egunero tartea hartzeko gonbidapena

 

Urriak 31

Aldi hartan, Jesusek esan zion bazkaltzera deitu zuen fariseu handiki bati: «Bazkari edo afariren bat ematean, ez gonbidatu zeure adiskideak, ezta senide, ahaide edo auzoko aberatsak ere; zeren beraiek ere gonbidatu egingo baitzintuzkete, eta horrela ordaina hartuko zenuke. Otordu bat ematean, gonbidatu behartsu, elbarri, herren eta itsuak. Zorionekoa zu, orduan, ezin izango baiti-zute ordaindu! Zintzoak piztuko direnean jasoko duzu ordaina».

Lukas 14, 12-14.

Merkantilizatutako mundu honetan ahaztu egiten zaigu bizitzako gauzarik garrantzitsuenak doan jasotzen ditugula. Maitasuna eta barkamena ezin ditugu erosi elkarri bazkaltzeko gonbidapenak eginez. Eta dohainik bizitzea asko kostatzen zaigu, buruaskiak ez garela gogorarazten baitigu, baizik eta bata besteren menpekotasunean bizi garela gure hauskortasun partekatuetan.

Ebanjelioan, Jesusek gogorarazten digu bizitzak doakotasun handia duela eta Erresumaren dinamika bizitzea denoi irekitako dinamika bat dela. Eta muxutruk bizitzea ospatzen den gauza da. Horretarako Jesusek partekatutako mahaia gure Eukaristian isladatu beharko genuke eta bertan guztiei gonbidatu bizitzaren dohaineko arloa elkar ospatzeko.

Doakotasuna esperimentatzea, abegi ona izatea dira Erresumaren seinaleak, gure garaiko merkantilizaziotik ateratzen laguntzen digutenak. Bestearengan, pobrearengan, ezberdinarengan Jainkoaren seme eta alaba izatearen duintasuna ezagutzen ikasteko modu bat da. Gaur egun bikaina izan daiteke doan eman zaigun guztia eskertzeko.

Pello Azpitarte

* Ebanjelioaren testuak Loyola Komunikazio Taldearen baimenarekin.