Zure besarkada

2022 Urr 31

Hasierako hasieran
biltzen gaituzu baita
zereginen ingurumarian.
Betikoak,
berriak,
egunerokoak,
aldi baterakoak,
betirakoak diren zereginak,
jartzen dizkiguzu esku-buru-bihotz artean.
BESARKADA estu batek
animatzen gaitu,
betikoak,
berriak,
egunerokoak,
aldi baterakoak,
betirakoak,
zureak balira – ez ote dira beti zureak?-
Eta gure estilora,
gure neurrietara,
gure interesetara,
txikiagotu egiten ditugunean,
ZURE BESARKADA,
gure betiko,
berri,
eguneroko,
aldi baterako,
betirako
zereginei
zure neurrira bueltatzeko bultzada bihurtzen da.
ZURE BESARKADAK 
anaiarte,
ahizparte,
“izadiarte”-aren proiektuaren neurria mantendu dezala.
ZURE BESARKADAK,
mantendu gaitzala
adi eta prest
hasieraren hasieran, eta beti,
Amen.

Oihartzunak (0 oihartzun daude)
L

0 Comments

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude